XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Hori da aztarrena, hori, Huck.
- Hori da dudarik gabe guk aurkitu behar genuen bi zenbakia.
- Nik ere hala uste dut.
- Eta orain, zer egiten dugu? - Zaude lasai. Pentsa dezagun.
Han egon ziren isilik bi mutilak.
Gero Tomek: - Begira Huck. Gela horrek badu atzetik ate bat.
- Irtenbiderik ez duen kalera ematen du.
- Zu saia zaitez al dituzun giltza gehienak biltzen.
- Nik gauza berbera egingo dut.
- Gau ilunen batean joango gara hara, ea irekitzen dugun nolabait.
- Zuk Joe ikusten baduzu, jarraitu iezaiozu.
- Badakizu hura etorriko dela.
- Zenbaki horretara joaten ez bada, horrek galduta gabiltzala esan nahi du.
- Jolin... a ze nolako lana jartzen didazun.
- Baina, gauez egitekoa da. Eta gauez ez zaitu ikusiko. Ikusten bazaitu ere ez du sospetxatu ere egingo.